XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur ere goizegi Jon Bergaretxe kantaria oiartzuarra dugu.

Bere aldetik hasi zen eta gero Azala taldean urte batzuk egin zituen.

Honen ondoren bakarka ibili da eta kantautore estiloan abiatu da.

Elkarrek Gaur ere goizegi, grabatzeko aukera eskeini zion eta dagoneko Bergaretxeren lehenengo lan diskografikoa argitaratuta dago.

JON BERGARETXE gitarra bat eta adierazteko nahia M. Ll.

Jon Bergaretxe musikari lotu zaio aspaldidanik.

Etxeko giroa ere lagungarria zen, esaterako Xabier Lete musikari eta poeta bere senidea da eta senitartean ez da musikarekin lotura daukan bakarra.

Bergaretxe gitarra klasikoarekin hasi zen eta lehenengo jendearekiko harremanak txapelketan gertatu ziren orain dela bi urte t`erdi.

Gero Azala folk taldearekin ibili da eta bakarlari azken aldi honetan joan zen urteko Kantu Txapelketa 89.aren kantaldietan irabazle suertatu zenetik.

Kantaldi guzti hauetan bere gitarra eta ahotsez soilik osatzen du bere errepertorioa.

Gaur ere goizegi Lparen kantak musikak lotzen ditu, bakoitzak bere gai ezberdina hartuta, eta guztietan Bergaretxeren ahotsa eta gitarra puntako ezaugarriak dira.

Jonek eremu zabal batean bide ezberdinetatik jo nahi izan du, bere bide eta tankeren bila aritzen den edozein hasberriren modura.